Ya en tu kiosko | Concurso de PopAganda ReUtilizada BerrErabilitako PopAganda lehiaketa bases en castellano Zer da? | Izen-emateak | Epaimahaia | Sariak | Argitalpena | Erakusketa | Egutegia | Banatzeko | Briefing
“Interes pribatuek espazio publikoak publizitaterako
espazio
Basuramak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak deitu duten lehiaketa da. Zeure enkarte-iragarkia asmatzea, diseinatzea, sortzea da publizitate asmorik gabe. Publizitate enkartea egunkari baten barruan panfleto formatuan agertzen iragarkia da. Proiektu honek etengabe dugun publizitate-inbasioaren gaineko hausnarketa eragitea du helburu; baita publizitatearen euskarriak erabiltzea ere sormena eta adierazpen indibiduala pizteko berrerabilpenaren bidez.
Lehiaketa honetan edonork eman dezake izena. Horretarako, e-mail bat bidali behar duzu [email protected] helbidera. Zure izen-abizenak, adina, telefono zenbakia eta bizilekua zehaztu behar dituzu. Izena martxoaren 5era bitartean eman dezakezu; egun horretan bertan aurkeztu beharko dira proposamenak.
Proposamenak ebaluatuko duen epaimahaia parte-hartzaileek osatuko dute. Material guztia aurkeztutakoan, Basuramaren web orrian ipiniko da: www.basurama.org. Bertan, parte-hartzaileek proposamen guztiak ezagutu ahal izango dituzte, eta epaia adierazi ere bai. Parte-hartzaile bakoitzak e-mail bat bidaltzeko eskubidea izango du (proposamena bidali zuen helbide beretik) eta hiru proposamenik onenen aldeko botoa eman ahal izango du. Proposamenek boto bakoitzeko puntu bana jasoko dute.
Lehenengo saria: 1.200 euro
Boto kopuru handiena jasotzen duen lana aukeratuko dute Euskadiko egunkari batean enkarte formatuan sartu ahal izateko. Egunkariko arduradunek irabazi duten proposamenaren bideragarritasuna eta ekoizteko aukera ikuskatuko dituzte. Ekoizteko beharrezkoak diren baldintzak bete ezean, boto kopuruan bigarren geratu dena aztertzeari ekingo diote. Hark ere bete ezean, hurrengoak aztertuko dituzte, harik eta egunkariak ezarritako bideragarritasun baldintzak betetzen dituena aukeratu arte.
Ondoen sailkatutako bost proposamenak aukeratuko dituzte Basuramaren erakusketa ibiltarian parte hartu ahal izateko Gipuzkoan, martxoaren 18tik abuztuaren amaierara arte. Erakusketa Andoaingo (Gipuzkoa) Bastero Kulturgunean inauguratuko da martxoaren 18an. Parte-hartzaile guztiek gonbidapena jasoko dute inaugurazio-ekitaldira joateko.
Izena emateko epemuga: martxoaren 5a.
Parte-hartzaileek [email protected] helbidera ondoko dokumentazioa bidali beharko dute: 1) Proiektuaren bi irudi (.tif). Irudien neurria 300 pixeleko DinA5 (148 x 210 mm) izango da erresoluzio hazbeteko.
Aurkeztutako proiektuek hainbat formatu izan ditzakete; dena dela, A3 orria izango da gehieneko neurria, egunkariaren neurria baino handiagoa izan ez dadin. Formatu tolesgarria aukeratzekotan, tolestu gabeko orria ezin izango da DinA2 baino handiagoa izan. Orri bat baino gehiago baldin baditu proposamenak bi aldeetatik, gehieneko neurria DinA3 izango da, eta orri kopurua gehienez 4 (8 orrialde). Enkarte bakoitzaren zabalerak, altuerak edota lodierak ezin dezake egunkariaren itxura aldatu. Parte-hartzaileei, egingo dituzten proposamenen bidez, berrerabiltzearen inguruan hausnarketa eragiteko gonbita egiten zaie; baita komunikabideen, publizitatearen eta diziplina horiekin lotutako hondakin mentalak eta fisikoak sortzearen inguruan ere. Aurkeztutako proposamenek berrerabiltzearekin duten harremanak ez du zertan jakina edota zuzena izan, eta sormen-lana ere ez du murriztu behar. Aurkeztutako diseinuek argitaratu gabeak izan beharko dute nahitaez; ezin izango dira aurkeztu lehiaketa baino lehen merkaturatutako nahiz argitaratutako diseinuak. Proposamenen edukiak ezin du inor mindu; banakoen nahiz kolektiboen sentsibilitaterik ez du mindu behar. Basuramak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta enkartea zabalduko duen egunkariak proposamenak ez argitaratzeko eskubidea dute, baldin eta proposamen horiek mingarriak eta tokiz kanpokoak direla jotzen badute. Lehiakideek oso garbi izan beharko dute proposamenak egiterakoan eta ebaluatzerakoan bitartekoen ekonomia, bai eta exekutatzerakoan errazak eta ekonomikoak izan behar dutela ere. Hartara, proiektuak lehiaketaren filosofiarekin bat etorriko dira. Basuramak bere-berea du irudi horiek zabaltzeko eskubidea; betiere, haietako bakoitzaren egilea zein izan den adierazita. Proposamen bakoitzaren gaineko eskubideak Basuramak eta proposamena egin duenak partekatuko dituzte.
No dudes en enviarnos tus preguntas y sugerencias escribiendo a [email protected] Aquí versión email en castellano. Corta y pega para enviar estas bases.
|